jueves, 15 de junio de 2017

·MUSEOA~ARTEAREN DATU BASEA·



 Beharrezkoa ahal da gaur egun museo fisiko baten presentzia? Beharrezkoa ahal da arteak eskaintzen duen informazioa mundutik zehar sakabanatzea ezin irisgarria bihurtuz?

 “Un museo es una institución pública o privada, permanente, con o sin fines de lucro, al servicio de la sociedad y su desarrollo, y abierta al público, que adquiere, conserva, investiga, comunica, expone o exhibe, con propósitos de estudio y educación, colecciones de arte, científicas, entre otros, siempre con un valor cultural”

 Gizartearen eta bere garapenaren zerbitzura lan egiten duen museoa ezin du alde batera utzi teknologiak gaur egun gizartean hartu duen garrantzia eta askoz gutxiago ezin du honek eskaintzen dituen abantailak kontuan ez hartu. Gizarteari irekia izan behar den museoa ezin du hormen artean ezagutza eta kulturaren limitea ezarri.

 Beste alde batetik bidezkoa ahal da artista ezagunen obra bakarrik aurkeztea? Zeinek ezartzen du artista horrek duen balioaren edo trebetasunaren limitea? Ze limitetik gora egon behar da museo batean zure artelana aurkeztu ahal izateko? Zer da artea?

 Emozioak transmititzeko edo komunikazio tresna bezala ulertzen baldin badugu artea, zein gara gu arteari limiteak jartzeko?

 1947. urtean Andre Malraux idazlea museo berri baten ideia azalaratzen du, “museo imaginario”, hormarik gabeko museoa. Museo hau, espazio eta denbora limiteak alde batera utzitza, norbanakoaren subjetibitateak sortzen du. Malrauxek arte liburu batekin alderatzen du, liburuaren orrialde bakoitza horma zuri bat izanik non artelanak agertzen diren. “Museo imaginario” hau norbanakoaren arte liburua izango zen, bakoitzak bere subjetibitatearekin sortutakoa. Museo berri honen proposamena egiterakoan Malrauxek ezin zuen imaginatu gaur egun existitzen diren abantail teknologikoak existituko zirenik.

 Gaur egun internetak eskaintzen dituen aukerak erabilita posiblea dugu Malrauxen museoa sortu, museo bakarra, gizarteari irekita dagoen museoa, informazioa irisgarria egiten duena, arteari limiteak jartzen ez dion museoa, fisikoa ez den museoa.

 Hain ezagunak diren datu baseak erabilita MUSEO berriaren sorrera aurkezten da, mundo edozein partetik    irisgarria den sarea. Datu basea guztiz irekia, erabiltzaileak informazioa bilatu dezake edo berak sortutako informazioa bertan aurkeztu. Datu basearen helburua munduan sortu eta sortuko den arte guztiaren artxibo bezala lan egitea da. Hainbeste informazio eukinda zaila izango zen erabiltzaileak aurkitu nahi duen informazioa bilatzea, hau dela eta datu basean eskegitzen den informazio guztia kategoria ezberdinetan sailkatuko da erabiltzailearen lana erreztuz.

 Museo berri honen sorrerak ez du esan nahi museo fisikoak beharrezkoak ez direnik, arteak komunikatzeko eta transmititzeko duen gaitasuna zer ikusi zuzena dauka presentzia fisikoarekin eta argi dago monitore batek ezin duela transmititu artelan fisiko batek transimitizen duen bezala.

 Beraz museoaren presentzia fisikoa beharrezkoa dela ulertu daiteke, ordea museo berri honen presentzia askoz beharrezkoagoa dela ulertzen da informazio guztia irisgarria egin ahal izateko eta izaera fisikoak ezartzen dituen limiteak apurtu ahal izateko.

MUSEOA ~ ARTEAREN DATU BASEA










0 comentarios :

Publicar un comentario